jueves, 27 de enero de 2011

domingo, 9 de enero de 2011

LONG QT SINDROMEARI BURUZKO BIDEOA


Orain arte gaixotasun honi buruz esandako guztiari buruzko laburpen txiki bat da bideo hau.

LONG QT SINDROMEAREN HISTORIA

Long QT Sindromearen lehenengo dokumentua, Meissner-ek deskribatu zuen lehen aldiz 1856an Leizpzig hirian. 
Jaiotzetik gorra zen neska bat, bere irakasleak garrasi egin zionean hil egin zela ikusi zuen Meissner-ek. Bere gurasoek esan zuten neskak izan zuen anaia zaharrago batek, gorra zena ere, susto baten ondorioz hil zela.
Hau izan zen azaldu zen LQTS-ren Jervell Lange Nielsen-en lehen barietatea.
Hala ere, izena beranduago jarri zioten,  Anton Jervell eta Fred Lange-Nielsen ikerlariek 1957an. Haiek gorreriaren berezitasuna duen gaixotasun hau sakonki aztertu zuten.
Urte batzuetara, Cesarino Romanok 1963an eta Owen Conor Wardek 1964an LQTSren beste barietate bat azaldu zuten, gorreriarik ez zuena eta Romano Ward deitu zioten.

LQTSa 1979an erregistratu zen lehen aldiz gaixotasun moduan eta hau oso lagungarria izan da pedigriak aztertzeko.

sábado, 8 de enero de 2011

MUTAZIOAK

300 mutazio baino gehiago ezagutzen dira. Mutazio gehienek funtzio galera ekarriko dute. Hauek izan daitezke:
à%72: missense dira: nukleotido bat aldatuz, kodoi bat aldatzen da eta honek kodetzen duen proteina desberdina izan daiteke.
2 mota: sinonimo ; ez sinonimoa.
à%10: “frameshift”: irakurketa akats bat da, delezioz edo insertsioaren ondorioz eragindakoa.
à%5: delezioak, nonsense( kodoia stop kodoia bihurtzen denean)
à%13: beste motatakoak.


LQTS1en kasuan Romano Ward sortzen duen genean 145 mutazio ezberdin baino gehiago gerta daitezke.
Jervell Lange Nielsen-en kasuan 13 mutazio baino gehiago aurkitu dira. Gehienak missense eta frameshift motatakoak dira.
Adibidez: Missense mutazioa gertatzen bada 168. kodoian glyàarg bilakatzen da. Hau da gorreria sortzearen arrazoia.

viernes, 7 de enero de 2011

KCNQ1

KCNQ1 genean akatsa egonez gero LQT1 emango da. Gene hau 11.kromosomaren beso laburraren 15.5 eskualdean dago.
Oso gene handia da, 400 kb-tik gora du (400.000 base pare).




jueves, 6 de enero de 2011

LABURPENA

Long QT Sindromearen mota bakoitzeko datu garrantzitsuenen laburpena taula batean:



LONG QT MOTAK

Long QT Sindromea heterogeneotasun handiko gaixotasuna da.
Mutazio askok eragin dezakete gaixotasun hau eta beraz, mota desberdin asko ezagutzen dira. 13 dira guztira. LQT 1, 2 eta 3 dira ohikoenak.
LQT1: %55-60.
LQT2:%30-35.
LQT3: %3-5.

Bihotzeko ioi kanaletan mutazioa ematen denean, ioi kanalak ez dute behar bezala funtzionatzen. Long QT Sindromea bakoitzean inbolukratua dagoen genea ezberdina da, bakoitzean mutazioa ere ezberdina izango da, beraz bihotzeko kanal ezberdinak agertuko dira kaltetuta eta era ezberdinean gainera.


LQT1

K+ kanalen alfa azpiunitatea sortzen duen genean dago akatsa (KCNQ1).
Sortzen den proteina berria 581 aa-ko proteina da, alfa katearen oso antzekoa dena. Proteina normalak “mink” deritzon proteinarekin elkarrekiten du, baina normala ez bada, ez du honekin elkarregingo eta beraz K+ kanalak ez du ondo funtzionatuko.
Funtzio galera izango du:
K+ atera beharko lukeena baino beranduago hasten da ateratzen zelulatik eta ondorioz QT tartea luzatu egiten da à long QT.



LQT2

Boltai menpeko K+ kanalen alfa azpiunitatea sortzen duen genean dago akatsa (HERG). Mutazioa ematen denean ere funtzio galera jasaten dute ioi kanalek.
Ondorioz K+ zelulatik ateratzen beranduegi hasten da, QT tartearen luzapena ekarriz.


LQT3

Boltai menpeko Na+ kanalen alfa azpiunitatea sortzen duen genean dago akatsa (SCN5A). Honetan mutazioa ematen denean, zelulak  Na+ sarrerari erresistentzia eragiten dio.
Zelulak beraz denbora gehiago pasatzen du depolarizazio fasean, QT tartearen luzapena emanez. Kasu honetan gehiegizko funtzioa du Na+ kanalak.


LQT5

Boltai motako K+ kanalen beta azpiunitatea sortzen duen genean dago akatsa (KCNE1). Gene honek lehen aipatutako mink proteina sortzen du.
Honetan mutazioa ematen denean, funtzioaren gutxitze bat jasaten du kanalak eta K+ sarrera behar lukeena baino beranduago ematen da, QT tartea luzatuz.

martes, 4 de enero de 2011

TRATAMENDUA

Long QT Sindromearen tratamenduaren helburua sinkope gertaerak eta bihotzekoak aitzintzea da, hau da, horiek ez gertatzeko neurriak hartzea.
Tratamendu optimoa kasu konkretu bakoitzaren erantzule den genearen identifikazioan datza.
Gainera, jarduera fisiko bizi, zirrara edo estresarekin lotzen diren kirol eta ekintzak saihestu behar dira.

Gaixotasun honen tratamenduan banaketa desberdinak egiten dira, horietako bat premiazko edo urgentea da eta bestea epe luzekoa. Halaber, gaixo asintomatikoentzat ere tratamenduak daude.

LQTS eta Torsade de Pointes-en premiazko tratamendu edo urgentea

Erritmoak Torsade de Pointes-en ezaugarriak hartzen dituenean hasi behar da tratamendua. Torsade de Pointes erritmo ezegonkorra da eta berez itzultzen da egonkorragoa izatera. Torsade de Pointes berez amaitzen ez den egoeratan terapia egokia kardiobertsioa da.
Arritmia kardiakoa erritmo normal bihurtzen du elektrizitatea erabiliz.
Torsade de Pointes gerta ez dadin, prebentziorako hainbat urrats daude. Besteak beste:

- TdP eragin dezaketen faktoreen bazterketa
Zenbait botika QT bitartearen luzapenean eta Torade de Pointes-aren sorreran inplikatuta daude. Ekidin beharreko zenbait sendagai daude, antidepresiboak, hotzeriaren aurkako botikak eta antifungikoak esaterako, QT bitartea luzatzeko efektua dutelako.
Beraz, ezaugarri hauek dituzten gaixoengan QT bitartea luzatzen duten botikak arreta handiaz erabili behar dira.

- Magnesioa
Epe laburreko Torsades errepikapenen ezabaketan oso eraginkorra da eta premiazko tratamenduentzat lehen aukerako eragilea.
Magnesioa tratamendu bezala erabiltzen da Torsade de Pointesaren aurka kaltzioaren sarrera ekiditen duelako. Kaltzioa ez da sartzen behar zukeen bezala eta bihotza ez da uzkurtuko.
Takikardia geratu egingo da.

- Aldi baterako zain barneko taupada markagailua
Magnesioak eraginik ez duenean erabiltzen da.


Epe luzeko tratamendua

Epe luzeko tratamendua derrigorrezkoa da eta Torsades de Pointes errepikapenak prebenitzean datza.
LQTS duten gaixoentzat erabilgarriak diren tratamendu aukerak β-blokeatzaile adrenergikoen erabilera, taupada markagailu iraunkorren ezarpena eta desfibrilatzaile baten ezarpena dira.

- Beta blokeatzaileek sistema sinpatikoaren beta hartzaileak blokeatzen dituzte.
Ondorioz torsade de pointes bat ematen ari denean sistema sinpatikoa inhibituko dute eta bihotzaren taupada maiztasuna jaitsiko dute torsadea amaituz.

- Markapausu iraunkorrek taupadak egonkortzen dituzte, inpultsu elektrikoen bidez. Hamar bat urterako iraupena izan ohi dute, baina gailuaren kontrola eramatea beharrezkoa da.

- Desfibrilatzailea fibrilazio bentrikularra duten gaixoen gorputz barnean ipintzen da, larruazal azpian, klabikulatik hurbil. Arritmia bentrikularra sumatzen duenean, inpultsu elektrikoa sortzen du eta honek bihotz-taupada eragiten du.

Gaixo asintomatikoentzat tratamendua

Long QT sindromea duten gaixo asintomatikoei eskain dakien tratamendua                  β-blokeatzaile adrenergikoen bidezko epe luzeko tratamendua da.

Diagnostiko unetik 40 urtetik beherako gaixo asintomatiko guztiak tratatzea gomendatzen da, sintomatikoa zein gaixo izango den aurresatea ezinezkoa baita. Gainera, nahiz eta LQTS kasu gehienak haurtzaroan agertu, gaixotasuna beranduago agertzea ezin da baztertu. Medikamentuekin adi ibili behar da.
Pazienteak jaiotzetik gorreria pairatzen badu edota bat-bateko heriotza jasandako inoren familiakoa bada, tratamendua egitea gomendagarria da LQTS izan dezakeelako.

lunes, 3 de enero de 2011

DATU GARRANTZITSUAK

Gaixotasun honetan aldaera desberdinak daude.

Genetikoki sindrome konplexua da, lokus heterogeneotasuna baitago, hau da, gaixotasun bera sortzen duten gene ezberdinak daude. Guztiek LQTS sortzen dute.
Adibidez: Romano Wardà lqt1,lqt2,lqt3,lqt5-en geneak.
                 Jelvell Lange Nielsenà lqt1, lqt5-en geneak.

Gainera, alelo heterogeneotasuna ere badago. Batzuetan, gene berean mutazio ezberdinek gaixotasunaren aldaera ezberdina sortzen baitute.
Adibidez: Lqt1en geneaà Romano Ward eta Jervell Lange Nielsen.

Romano Ward eta Jervell Lange Nielsen artean dagoen desberdintasunetako bat sintoma bat izango da: gorreria.
Beste diferentzia bat ere badago: herentzia.

Herentzia desberdina dute Romano Ward-ek eta Jervell Lange Nielsen-ek.
- Romano Ward autosomiko eta dominantea da. Aldaera hau pairatzen duen pertsona baten gurasoetako bat seguruenik gaixoa izango da, izan ere, “de novo” mutazio tasa oso baxua da. Herentzia arriskua %50-ekoa da orduan.
- Jervell Lange Nielsenen kasuan berriz, herentzia autosomiko eta errezesiboa da. %25-ekoa da kasu honetan herentzia arriskua.

DIAGNOSTIKO MOLEKULARRA

Froga hauek guztiak egin ostean, LQTSren diagnostiko definitiboa egiteko eta zein genek sortutako mota den jakiteko testen bidezko diagnostiko molekularra egiten da:
Test hauek egiterako orduan kontuan hartu behar da Jervell Lange Nielsen sortarazten duten geneak exoietan bakarrik agertzen direla. Romano Ward-en sorreran inplikatuakoak berriz exoietan edo introietan agertu daitezke.
Egiten diren test motak hauek dira eta ez dira introiak ikusten:
- Sekuentzia analisia.



- Mutation scanning.


- Delezio/ duplikazio analisiak.

DIAGNOSTIKO KLINIKOA

Medikuak pertsona batek gaixotasun hau izan dezakenaren susmoa duenean, diagnostikoa egiterako orduan lehenengo diagnostiko klinikoa egingo dio eta geroxeago molekularra.
Diagnostiko klinikoan kontuan hartzen dira karakteristika klinikoak, historia familiarra eta elektrokardiograma (ECG).
Diagnostiko mota honetarako Schwartz taula hartzen da kontuan.
Taula hau egoera edo ezaugarri desberdinei puntuak ematean oinarritzen da:
Lortutako puntuen batuera egiten da eta irteten den puntu kopuruaren arabera arrisku maila desberdina dago gaixotasuna pairatzeko:




0/1:probabilitate baxua
2/3:probabilitate ertaina
4: probabilitate handia

Zalantzak dauden kasuetan beste teknika batzuen erabilera ere badago:

- Holter estudioa: QT interbaloa aztertzen du.
Besoan holter aparatua jartzen zaio gaixoari eta honetatik ateratzen diren elektrodoak bihotz gainean jartzen dira. Aparatu honek bihotzaren jarduera grabatzen du.
Aparatua duen bitartean pertsonak bere jarduerak apuntatu behar ditu eta baita zorabio edo bestelako sintomaren bat edukitzen dituen unea. Orduan medikuak jakingo du zein unetan izan duen sintoma eta hau inprimatzean aztertuko du.

- Esfortzu froga bat: askotan Long QT-dun pertsonek ezin dute beraien adinari eta sexuari dagozkien taupada kopurua lortu. Beste kasu batzuetan bai ordea, eta honek diagnostikoa zailtzen du.

- Jaio aurretiko diagnostikoa: amniozentesia, familian kasu gehiago badaude.

- Adrenalina erabiltzen den test farmakologikoa: segurua eta oso efektiboa da ezkutuan geratu diren LQTSak antzemateko (sintoma gabekoak).
Adrenalina sistema sinpatikoaren hormona da. Sistema sinpatikoak K kanalak fosforilatzen ditu, inaktibatuz eta hortaz, ekintza potentziala moztuz.
LQTS dun pertsonetan ordea, 30 ms handitzen da QT tartea.

domingo, 2 de enero de 2011

DATU GEHIGARRIAK

Maiztasun handiagoz agertzen da emakumetan gizonezkoetan baino, gizonetan QT tartea motzagoa baita. Baina gehienetan, sintomen agerpena lehenago izaten da gizonetan.
Gaixotasunaren lehen agerpenaren adina genotipo familiarraren araberakoa da. Estatistikoki bizitzaren lehen 3 hamarkadetan arrisku handiagoa dago gaixotasun hau agertzeko (gizonetan lehen bi hamarkadetan eta emakumeetan bigarren eta hirugarrenean).
Baina gerta daiteke gaixotasunaren agerpena beranduago ematea, 40 edo 50 urterekin. Agerpena berandu bada normalean farmako batzuen erabilpenagatik izaten da.

Haurdun dagoen emakume batean “Torsade de Pointes” pairatzeko arriskua pixkatxo bat handiagoa da, baina ez da esanguratsua.
9.hilabetetik erditze arteko garaian arrisku hori asko handitzen da.

TORSADE DE POINTES

Lehen aipatu bezala, gaixotasun honen sintometako bat " Torsade de pointes" da.

"Torsade de Pointes" takikardia bentrikular polimorfo bat da, QRS konplexua ez da erregularra izaten, taupadaz taupada aldatzen baita. Maiztasun bentrikularra 150-200 taupada minutuko izatera heldu daiteke.
Honen ondorioz, tentsio arteriala jaisten da eta sinkopea eragin dezake. Normalean, berez amaitzen den arren, arritmia honek fibrilazio bentrikularrean amaitzeko joera dauka. Fibrilazio bentrikularra gertatzean bihotzaren muskulu fibrilarrek dardara inkontrolatua jasaten dute eta honen eraginez, odola ez da bihotzetik irteten. Heriotza da ondorioa.

Oso garrantzitsua da diagnostiko orduan "Torsade de Pointes" arritmia bentrikular generaletik desberdintzea. Arritmia bentrikular generala QT tartearen luzapena ez duen arritmia da.
Izan ere, arritmia bentrikular generalarentzat dire farmakoek bihotzaren abiadura jeitsi egiten dute, honek fase guztiak polikiago gertatzea dakar eta hau arazo oso larria izango da LQTS duen pertsonarentzat, QT tartea gehiago luzatzen baitu.





SINTOMAK

Bihotzeko gaixotasun genetiko hau duten pertsonek hainbat sintoma erakusten dituzte:
  • Zorabioak.
  • Bat-bateko heriotzak.
  • Sinkopeak.
  • Torsade de pointes.
  • Gorreria gaixotasun aldaera batean "Jervell Lange Nielsen-en kasuan hain zuzen ere".

LONG QT SINDROMEARI BURUZKO BIDEOA


Hona hemen long qt sindromeari buruzko bideo bat, gaixotasun honi buruz gauza gehiago jakin dezazuten.