martes, 4 de enero de 2011

TRATAMENDUA

Long QT Sindromearen tratamenduaren helburua sinkope gertaerak eta bihotzekoak aitzintzea da, hau da, horiek ez gertatzeko neurriak hartzea.
Tratamendu optimoa kasu konkretu bakoitzaren erantzule den genearen identifikazioan datza.
Gainera, jarduera fisiko bizi, zirrara edo estresarekin lotzen diren kirol eta ekintzak saihestu behar dira.

Gaixotasun honen tratamenduan banaketa desberdinak egiten dira, horietako bat premiazko edo urgentea da eta bestea epe luzekoa. Halaber, gaixo asintomatikoentzat ere tratamenduak daude.

LQTS eta Torsade de Pointes-en premiazko tratamendu edo urgentea

Erritmoak Torsade de Pointes-en ezaugarriak hartzen dituenean hasi behar da tratamendua. Torsade de Pointes erritmo ezegonkorra da eta berez itzultzen da egonkorragoa izatera. Torsade de Pointes berez amaitzen ez den egoeratan terapia egokia kardiobertsioa da.
Arritmia kardiakoa erritmo normal bihurtzen du elektrizitatea erabiliz.
Torsade de Pointes gerta ez dadin, prebentziorako hainbat urrats daude. Besteak beste:

- TdP eragin dezaketen faktoreen bazterketa
Zenbait botika QT bitartearen luzapenean eta Torade de Pointes-aren sorreran inplikatuta daude. Ekidin beharreko zenbait sendagai daude, antidepresiboak, hotzeriaren aurkako botikak eta antifungikoak esaterako, QT bitartea luzatzeko efektua dutelako.
Beraz, ezaugarri hauek dituzten gaixoengan QT bitartea luzatzen duten botikak arreta handiaz erabili behar dira.

- Magnesioa
Epe laburreko Torsades errepikapenen ezabaketan oso eraginkorra da eta premiazko tratamenduentzat lehen aukerako eragilea.
Magnesioa tratamendu bezala erabiltzen da Torsade de Pointesaren aurka kaltzioaren sarrera ekiditen duelako. Kaltzioa ez da sartzen behar zukeen bezala eta bihotza ez da uzkurtuko.
Takikardia geratu egingo da.

- Aldi baterako zain barneko taupada markagailua
Magnesioak eraginik ez duenean erabiltzen da.


Epe luzeko tratamendua

Epe luzeko tratamendua derrigorrezkoa da eta Torsades de Pointes errepikapenak prebenitzean datza.
LQTS duten gaixoentzat erabilgarriak diren tratamendu aukerak β-blokeatzaile adrenergikoen erabilera, taupada markagailu iraunkorren ezarpena eta desfibrilatzaile baten ezarpena dira.

- Beta blokeatzaileek sistema sinpatikoaren beta hartzaileak blokeatzen dituzte.
Ondorioz torsade de pointes bat ematen ari denean sistema sinpatikoa inhibituko dute eta bihotzaren taupada maiztasuna jaitsiko dute torsadea amaituz.

- Markapausu iraunkorrek taupadak egonkortzen dituzte, inpultsu elektrikoen bidez. Hamar bat urterako iraupena izan ohi dute, baina gailuaren kontrola eramatea beharrezkoa da.

- Desfibrilatzailea fibrilazio bentrikularra duten gaixoen gorputz barnean ipintzen da, larruazal azpian, klabikulatik hurbil. Arritmia bentrikularra sumatzen duenean, inpultsu elektrikoa sortzen du eta honek bihotz-taupada eragiten du.

Gaixo asintomatikoentzat tratamendua

Long QT sindromea duten gaixo asintomatikoei eskain dakien tratamendua                  β-blokeatzaile adrenergikoen bidezko epe luzeko tratamendua da.

Diagnostiko unetik 40 urtetik beherako gaixo asintomatiko guztiak tratatzea gomendatzen da, sintomatikoa zein gaixo izango den aurresatea ezinezkoa baita. Gainera, nahiz eta LQTS kasu gehienak haurtzaroan agertu, gaixotasuna beranduago agertzea ezin da baztertu. Medikamentuekin adi ibili behar da.
Pazienteak jaiotzetik gorreria pairatzen badu edota bat-bateko heriotza jasandako inoren familiakoa bada, tratamendua egitea gomendagarria da LQTS izan dezakeelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario